XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduan gertaera bitxi bat etorri zen.

Eskolako zuzendaritzak ikasleei lur zati batzu eskaini zizkien, landuak izan zitezen.

Askok muxin egin zuten, baina Napoleonek aukera bat ikusi eta zati handi bat hartu zuen.

Berehala, antsiatsu, hesi batez inguratu eta bere gordeleku bilakatu zuen.

Eta esaten zuen: - Hau irla bat da eta ni bere errege.

Eta bere ametsak gorpuzten hasi zirela sentitu zuen.

Matematikak atsegin zitzaizkion eta ez hainbeste gainerako ikasketak.

Adibidez, Matematiketan bikaina bazen, Literaturan erdipurdika zebilen eta Latin eta Alemanean gaizki.

Bestalde, asko irakurtzen zuen.

Bereziki, Polibio-ren Historia Unibertsala eta Arriano-ren Alexandro-ren Espedizioa.

Irakurketa hauetan historian zehar gizon handiek egin dituzten ekintza izugarriak ezagutu zituen eta haien parekoa izatea amestu zuen.

- Korsika nik askatu behar dut.

Bitartean, eratu zituen mundu bien arteko etena handiagoa egin zen.

Bere ikaskideei mespretxuz begiratzen zien.

Erantzun gisa, ikaskideek Napoleon gorrotatzen zuten.

Baina bapatean egoera hau aldatu egin zen, eta aldakuntza hau era oso bitxi batez gertatu zen. Ikus.